Ostiralean euskarari buruzko hitzaldia emango du Jon Sarasuak Beltzenian
Euskararen kinkak: euskararen herria biziberritzeko gako batzuk hitzaldia emango du Jon Sarasuak, bihar, Beltzenia pilotalekuko ostatuan. Era berean, hizketaldia bukatuta, euskalgintzaz eta Euskal Herriaz eztabaida irekia ere izango da. Jon Sarasua (Ar...
Euskararen kinkak: euskararen herria biziberritzeko gako batzuk hitzaldia emango du Jon Sarasuak, bihar, Beltzenia pilotalekuko ostatuan. Era berean, hizketaldia bukatuta, euskalgintzaz eta Euskal Herriaz eztabaida irekia ere izango da.
Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966) oso gazte hasi zen bertsolaritzaren munduan eta hainbat sari irabazi zituen. Kazetaritzan eta Soziologian lizentziatu zen Sarasua. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da.
