Gastronomia eskaintza sustatzeko webgunea abiatu du Irun Dastatuk
Irun Dastatu egitasmoak, hiriko gastronomia eskaintza sustatzeko helburuarekin, saboreairundastatu.com webgunea abiatu du. Webguneak, Irungo jatetxeen kokagunea jakinarazteaz gain, eskaintzen dituzten menuen berri ere ematen du. Halaber, egitasmoak hai...
Irun Dastatu egitasmoak, hiriko gastronomia eskaintza sustatzeko helburuarekin, saboreairundastatu.com webgunea abiatu du. Webguneak, Irungo jatetxeen kokagunea jakinarazteaz gain, eskaintzen dituzten menuen berri ere ematen du. Halaber, egitasmoak hainbat sukaldariren atxikimendua jaso du.
Horiek horrela, egitasmoaren bultzatzaileak webgunean bildutako informazioa liburuxka batean argitaratu dute. Hala, Miguel Angel Paez Irungo ekonomia sustapenerako ordezkariak adierazi duenez, “liburuxka, dagoeneko, Bidasoaren bestaldeko 35.000 etxe baino gehiagotan dago, gure inguruko turismo-bulego guztietan, hotel ugaritan, eta, jakina, parte hartzen duten jatetxeetan”.
Irungo Sukaldeak ekimena
Aipatutakoaz gain, Irun Dastatuko elkartekideak lanean ari dira, Irungo Sukaldeak ekimenaren bigarren edizioa egiteko. Iaz, sukaldaritzako klase praktikoak eskaini zituzten hiriko gastronomia elkarte batzuetan. Aurten, aldiz, hainbat jatetxe programa didaktiko bat prestatzen ari dira, eta aurki aurkeztuko dute.
