Lesakan irabazi nahi du Pasaiak, sailkapeneko lehen postuetan lekua egiteko
Erregional Ohorezko Mailako Pasaia taldeak Lesakan jokatuko du etzi, 16:30ean, Beti Gazteren aurka. Irabaziz gero play off postuetan sartzeko aukera dute zuri gorriek. Erregional Lehen Mailako eta Kadete Mailako taldeek etxean jokatuko dute, Don Boscon...
Erregional Ohorezko Mailako Pasaia taldeak Lesakan jokatuko du etzi, 16:30ean, Beti Gazteren aurka. Irabaziz gero play off postuetan sartzeko aukera dute zuri gorriek.
Erregional Lehen Mailako eta Kadete Mailako taldeek etxean jokatuko dute, Don Boscon. Lehenek Mariñoren bisita izango dute (etzi, 16:00etan) eta gazteek Beti Onarena (bihar, 11:00etan).
Klubeko gainontzeko taldeak Donostian ariko dira, hirurak bihar: Gazte Mailakoa Vasconiaren aurka (15:30ean, Puion), Haurren A Mailakoa Sanseren kontra (10:30ean, Felix Garinen), eta Haurren B Mailakoa Amara Berrirekin (09:00etan, Martutenen).
