2012/1

Kiwien arteko bidaia ikusgai izango da gaur

Zure abenturaren bila programaren barruan, Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, gaur, Amaia KZn (19:30). Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikus-entzunekoaren ...

irungo hitza

Gizon bat atxilotu dute, ustez bikotekidea eta amaginarreba jotzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik. Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz. Ertzainak Lezoko etxebi...

lezoko hitza

‘El caso Leavenworth’ liburua landuko dute irakurketa klubean

Anna Katherine Green idazlearen El caso Leavenworth (Leavenworth kasua) liburua aztertuko dute asteartean, hilaren 31ean, irakurketa klubean Ikust Alaian.

irungo hitza

Musika Bandak kontzertua emango du, igandean

Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua entzungai izango da igandean, 12:00etan.

irungo hitza

Ibargaingo piano ikasleek kontzertua emango dute bihar arratsean

Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...

nagore vega

Zerura begira, baina egin zen danborrada

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...

hendaiako hitza

Hainbat ekitaldi egingo dituzte Gezalan, ikastolaren inaugurazioaren harira

Lezoko eraikinaren inaugurazio ofiziala pasa den igandean egin zuten arren, Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin berria duela ospatzeko hainbat ekitaldia antolatu ditu datozen egunetan. Horrela, datorren ostiralean, Deja Bu taldeak Azken Portua eskainiko du, ha...

lezoko hitza

1936ko gerrako iheslarien gaineko konferentzia izanen da gaur

Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean. Hendaiarren historia...

hendaiako hitza

Hiru merkataritza gune berri sortuko dira K-Biziaken

Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal  jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak:  11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan. Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”    

irungo hitza

Lezoko Soinu Zahar Txapelketa hilaren 28an ospatuko dute

Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren leh...

lezoko hitza

Murrizketekin dator 9. Zinegoak jaialdia

Krisiaren eraginez, murrizketak egingo dituzte 9. Zinegoak jaialdian, eta aurten, 70.000 euroko aurrekontua izango du.  Gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 6tik 12ra Bilbon izango da, eta 13tik 26ra beste hainbat...

errenteriako hitza

Camelot eta Waku jolas parkeek euskararen aldeko urratsa egin dute

Irungo Waku Park eta Camelot haur parkeetako arduradunek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute udaleko Euskara Sailarekin, 2010eko abenduan abiatutako Euskara Biziberritzeko Irungo Plan Nagusiaren barruan. Asteartean egin zuten ekimena, udaletxeko bilkura aretoan; bertan ziren Euskara arlotik Fernando San Martin ordezkaria eta Iban Eguzkitza zuzendaria, eta bi enpresetako arduradunak, Cameloteko Helena Garcia eta Miren Negrillo Waku parkekoa. San Martinen arabera, proiektua Waku Park eta Camelot enpresei aurkeztu zitzaien “euskararen familiaren bidezko transmisioaren eta aisiaren esparruaren eraginpean dauden establezimenduak izateagatik”. Hiriko haurren %64ak euskara ezagutzen duela azaldu zuen, eta zerbitzu horiek euskaraz eskatzen dituzten familiak “gero eta gehiago” direla nabarmendu zuen. Asteartean sinatutako hitzarmenarekin, euskararen erabileran aurrerapausuak emateko konpromisoa hartu dute bai Camelotek, baita Waku Parkek ere. Hala, publizitate euskarrietan, sustapen ekintzetan eta megafonia bidezko komunikazioetan euskararen presentzia areagotuko dute bi enpresek. Waku Parkek, esaterako, errotulazioan euskararen presentzia nabarmentzeko premia du; Camelotek, bere aldetik, webgunea euskaratu nahi du epe motzera. Udaleko Euskara Sailak, bere partetik, hainbat hizkuntza zerbitzu doan eskainiko dizkie bi jolas parkeei, hala nola, itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak.

irungo hitza

Inauterietako kartel irabazlea aukeratu dute

2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den jakinarazi dute. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako Irribarrea) kartelak irabazi du, 441 bozekin. Egileak 550 euro eskuratuko ditu.

irungo hitza

Sahararako produktuen bilketa izango da ostiral eta larunbatean

Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena kanpainaren baitan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, ostiralean eta larunbatean. Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute. Ikastetxeetan zein kaleetan Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Ostiralean eta larunbatean aldiz, Irungo supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Algeriako Tindoufeko kanpamentu sahararrerako produktuak. Euskal karabana otsailean abiatuko da Saharara. Horiek horrela, era pertsonalean lagundu nahi dutenentzako, edota bilketarako txandekin lagundu nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakian harremanetan jar daitezke Tadamumekin, 666501350 edota  tadamun@hotmail.es helbide elektronikoan.  

irungo hitza

Ezertaz ez dela oroitzen deklaratu du Rodriguezen senarrak

Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiskey gelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen...

irungo hitza

Mario Benedetiren inguruan ariko dira Ikust Alaian

Mario Benedeti poeta argentinarra aztergai izango dute astelehenean, hilaren 30ean, udal liburutegian. Jesus Rodriguezek zuzenduko du ekitaldia.

irungo hitza

‘Herio heroi’ antzezlana izango da gaztetxean

Herio Heroi antzezlana izango da igandean, Lakaxita gaztetxean. Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuak haien kargupean hartu behar dituztela lantzen du antzezlanak. Hala, Zprist eta Geinst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute. “Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdoa” dela baieztatu dute antolatzaileek. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan ariko dira oholtza gainean.  

irungo hitza

Oiartzundik Aramaiora joango dira Giriziako mendizaleak

Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Mendizaleak Oiartzundik Aramaiora joango dira. Eta eguerdian sagardotegian bazkalduko dute. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta autobusez Kanpazarera joango dira. Handik abiatuko d...

nagore vega
Gehiago