Eskola orduen murrizketa medio, Lizeoko irakasle bat gose greban da
Bonifacio Garcia, Hendaiako Aizpurdi Lizeoko irakaslea gose greban da iragan urtarrilaren 25etik. Arte irakaslea da Garcia, eta Frantziako Inspekzio Akademikoak 50 eskola ordu murrizteko erabakiari aurre egiteko xedearekin ekin zion irakasleak gose gre...
Bonifacio Garcia, Hendaiako Aizpurdi Lizeoko irakaslea gose greban da iragan urtarrilaren 25etik. Arte irakaslea da Garcia, eta Frantziako Inspekzio Akademikoak 50 eskola ordu murrizteko erabakiari aurre egiteko xedearekin ekin zion irakasleak gose grebari joan den asteko asteazkenean.
Lizeoko irakasleen arabera, murrizketak hiru irakasleren lanpostuak arriskuan jarri ditu, eta beraz, datorren ikasturtean gerta daitekeenaren beldur dira.
Hala, mobilizazioak iragarri dituzte Lizeotik eta momentuz, greba deialdiari erantzun zioten atzoko egunean.
