Zuloaga Etxea aurten berritu nahi du Hondarribiko Udalak
Kultura eta Kirol sailetan 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2012rako udalak. Kultura sailaren aurrekontu osoa 2,1 milioi eurokoa da, eta 1,4 milioi euro kulturarako, 306.000 euro jaietarako, 231.000 euro liburutegirako eta 94.000 euro artxiborak...
Kultura eta Kirol sailetan 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du 2012rako udalak. Kultura sailaren aurrekontu osoa 2,1 milioi eurokoa da, eta 1,4 milioi euro kulturarako, 306.000 euro jaietarako, 231.000 euro liburutegirako eta 94.000 euro artxiborako erabiliko dituzte.
«Nobedade nagusiena, urtean zehar egingo den aurrekontuen kreditu aldaketan oinarrituta, Zuloaga Etxea liburutegiaren eraberritzea da. Eraberritze horrek artxiboa kokatzea eta liburutegirako zerbitzu handiagoa eta hobea ekarriko du. Ia bi milioi euro inbertituko ditu udalak. Oraindik epeak ezin dira zehaztu, baina kultur bizitzan urrats handia emango dugu eraberritutako azpiegitura horrekin», azaldu du Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak.
«Udalaren aldetik ahalik eta estuen ibili behar dugu departamentu guztietan, krisi egoeran gaudela kontutan izanda. Kultura esaten dugunean, ohiko kultur jarduera eta atalez gain, jaiak, liburutegia eta artxiboa departamentu honetan sartzen dira», gehitu du Sagargazuk.
Kirolei dagokienez, sailaren aurrekontua 601.000 eurokoa da. 211.000 euro elkarteentzat, 119.000 gastu arruntarentzat eta 70.000 inbertsioentzat erabiliko dituzte. Inbertsioetako aurrekontua, Bela Eskolan egiten ari diren hobekuntza lanetarako erabiliko dute.
