Trintxerpek Hondarribian jokatuko du eta Sanpedrotarrak Donostian, biek bihar
Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak Hondarribiko Ondartza futbol zelaian jokatuko du bihar, 15:45etik aurrera, 21. jardunaldiari dagokion partidan. Bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago; irabazten duenak jaitsiera postuetatik u...
Erregional Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak Hondarribiko Ondartza futbol zelaian jokatuko du bihar, 15:45etik aurrera, 21. jardunaldiari dagokion partidan. Bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago; irabazten duenak jaitsiera postuetatik urruntzeko aukera izango du.
Preferenteko Sanpedrotarrak, bestalde, Donostian jokatuko du Muniberen kontra. Bihar izango da, lehia, Berion, 18:00etan hasita.
