Torturarekin bukatzeko eskaera
Astelehena, otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna zen. Herrian, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan, Doneztebe plazan. 52 pertsona bildu ziren pankartaren atzean, Torturari Stop! Baldintza demokratikoak lelopean. Torturarekin bukatzeko eskatu zuten...
Astelehena, otsailaren 13a, Torturaren Aurkako Eguna zen. Herrian, elkarretaratzea egin zuten 20:00etan, Doneztebe plazan. 52 pertsona bildu ziren pankartaren atzean, Torturari Stop! Baldintza demokratikoak lelopean. Torturarekin bukatzeko eskatu zuten: «Egungo egoera politikoak ez digu halako gehiago gertatuko ez denik ziurtatzen eta horregatik, mezu garbi eta irmoa egin nahi diogu Espainiar Gobernuari: behingoz, errepresiorako politika alboratu eta konponbiderako pausuak eman ditzala. Atxiloketak eta torturak amaitzea beharrezkoa da».

