Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Aurrekontuak aurrera atera dituzte, PSE-EEren saiakeren gainetik

Pasaiak udal aurrekontu berriak izango ditu 2012an. Herenegun onartu zituzten Donibaneko Arizabalo jauregian eginiko ezohiko osoko bilkuran. Astelehenean aurreratu bezala, Bilduren eta Pasaiako Ezkerrareren arteko azken orduko akordioa gauzatu zen. Hala, Pasaiako Ezkerrak zuzenketa partzialak erretiratu zituen, udal gobernuarekin adostutako emendakin transazional batean jaso zituztelako. Bi alderdiek bat egin zuten zuzenketa transazionala bozkatzeko, eta ondorengo bozketan, aurrekontuen bozketan, Xabier Pombo abstenitu egin zen eta hori nahikoa izan zen kontuak onartzeko, bigarren bozketan alkateak kalitatezko bozka baliatu zuelako. Bilkura luzea eta eztabaidatsua izan zen, ozta-ozta amaiera izan zuena. Izan ere, udal kontu hartzaileak aurretik azaldu zuen ezingo zela plenoan egon, eta hutsune horrek bilkura baldintzatu zuen. Zinegotzi sozialistek kontu hartzailea ez egotea probestu zuten hainbat galdera tekniko egiteko, eta plenoan zehar bi etenaldi egin behar izan zituzten, idazkariak eskatuta bat, eta udal gobernu taldearen eskaeraz bestea. PSE-EEk eurek aurkeztutako osoko zuzenketaren eta aurrekontuen azken bozketa egiteko, izenezko bozketa (edo nominala) eskatu zuten. Gainera, aurrekontuen bozketaren legezkotasuna zalantzan jarri zuten, horretarako argudiatuta udal kontuak ezin direla onartu erakunde autonomoenak —Pasaia Musikal, San Pedroko Zaharren Egoitza eta Euskaltegia— baino lehen. Azkenean kontuak aurrera atera zituzten, baina ikusteko dago PSE-EEk errekurtsoa aurkeztuko ote duen —bozketa nominala izan zenez, egin dezakete—. Elkarlanerako deia Gobernu taldearentzat [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/02/23

Pasaiak udal aurrekontu berriak izango ditu 2012an. Herenegun onartu zituzten Donibaneko Arizabalo jauregian eginiko ezohiko osoko bilkuran. Astelehenean aurreratu bezala, Bilduren eta Pasaiako Ezkerrareren arteko azken orduko akordioa gauzatu zen. Hala, Pasaiako Ezkerrak zuzenketa partzialak erretiratu zituen, udal gobernuarekin adostutako emendakin transazional batean jaso zituztelako. Bi alderdiek bat egin zuten zuzenketa transazionala bozkatzeko, eta ondorengo bozketan, aurrekontuen bozketan, Xabier Pombo abstenitu egin zen eta hori nahikoa izan zen kontuak onartzeko, bigarren bozketan alkateak kalitatezko bozka baliatu zuelako.

Bilkura luzea eta eztabaidatsua izan zen, ozta-ozta amaiera izan zuena. Izan ere, udal kontu hartzaileak aurretik azaldu zuen ezingo zela plenoan egon, eta hutsune horrek bilkura baldintzatu zuen. Zinegotzi sozialistek kontu hartzailea ez egotea probestu zuten hainbat galdera tekniko egiteko, eta plenoan zehar bi etenaldi egin behar izan zituzten, idazkariak eskatuta bat, eta udal gobernu taldearen eskaeraz bestea.

PSE-EEk eurek aurkeztutako osoko zuzenketaren eta aurrekontuen azken bozketa egiteko, izenezko bozketa (edo nominala) eskatu zuten. Gainera, aurrekontuen bozketaren legezkotasuna zalantzan jarri zuten, horretarako argudiatuta udal kontuak ezin direla onartu erakunde autonomoenak —Pasaia Musikal, San Pedroko Zaharren Egoitza eta Euskaltegia— baino lehen.

Azkenean kontuak aurrera atera zituzten, baina ikusteko dago PSE-EEk errekurtsoa aurkeztuko ote duen —bozketa nominala izan zenez, egin dezakete—.

Elkarlanerako deia
Gobernu taldearentzat asteartekoa “egun handia” izan zen pasaitarrentzat. Egungo garaiari aurre egiteko “neurrira egindako kontuak” behar zituztela adierazi zuten: “Garai txarrak egokitu zaizkigu gobernuan egoteko, baina etorriko diren garai ez hobeagoei modu egokian erantzuteko aurrekontuak prestatu ditugu”.

Pasaiako Ezkerrarekin lortutako akordioari buruz esker oneko agertu da Amaia Agirregabiria alkatea. Herenegungo bozketaren ondoren Xabier Pombo zinegotzia zoriondu zuen, “erakutsitako arduragatik”.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten gainontzeko alderdiei dei egin diete udal gobernutik, “elkarlanean aritzeko”, eta politikarako “udalak horretarako eskaintzen dituen foroak” baliatzeko galdegin dute, “eta ez inondik ere prentsa ohar interesatuen bitartez; horien xedea, azken batean, udal talde honen jarduna oztopatzea eta gutxiestea baino ez baita”, gaineratu dute.

Osoko zuzenketak
Aurrekontuen ezohiko plenoa osoko emendakinen bozketarekin hasi zen, hurrenez hurren, EAJk eta PSE-EEk aukeztutakoak. EAJko Nahikari Oterminek informazioa berandu ematea leporatu zion udal gobernuari. Bere ustez, “aurrekontuetan ageri diren diru sarrerak ez dira beteko”, eta horrek “finantza zuloa” eragingo duela gaineratu zuen. EAJk eta PPk jeltzaleen emendakinaren alde bozkatu zuten, Bilduk kontra, eta PSE-EE eta Pasaiako Ezkerra abstenitu ziren.

Sozialistek “gardentasunaren ehorzketa bozkatzeko plenoa” zela esan zuten haien zuzenketa aurkezterakoan. Udal gobernuak “makillajea” egin duela iritzi zuen Bixen Itxaso zinegotziak: “Aurrekontua berdintzeko diru sarrerak puztu eta gastuak murriztu dituzte”. Udal gobernuak 2011ko aurrekontutik zati handi bat ez zuela gauzatu kritikatu zuen.

Gobernutik Jose Luis Sanzek erantzun zien sozialistei: “Aurrekontua 2011ko gastuak aztertuz eta beharrezko zuzenketa ezarriz prestatu dugu”. PSEk, PPk, eta EAJk alde bozkatu zuten, eta Bilduk kontra; alkateak kalitatezko bozka erabili zuen sozialisten zuzenketa atzera botatzeko.

Langileak eta lanpostuak
Aurrekontuez gain, astearteko osoko bilkurak beste bi gai zituen eztabaidatzeko, udal langileen zerrenda onartzea, eta udalaren lanpostuak onartzea. Bi gai horietan ere PSE-EEko zinegotziak gogor mintzatu ziren udal gobernuaren kontra; besteak beste, aurrekontuak puztu izana eta planifikazio falta leporatu zieten.

Bi puntuak aurrera atera ziren: Bilduk eta EAJk alde bozkatu zuten, PSE-EEk eta PPk kontra, eta Pasaiako Ezkerrako zinegotzia abstenitu egin zen.

Euskarako gastuak “ez direla hazi” erantzun du udal gobernu taldeak

PSE-EEk udal gobernuaren aurrekontu proposamenari aurkeztutako osoko zuzenketaren azalpenean, “euskara eta euskaltegiko gastuek %25 gora” egiten zutela kritikatu zuen, komunikabideei bidalitako ohar bidez. Herenegungo bilkuran, kritika berbera egin zuten sozialistek, udal gobernuaren haserrea piztuz.

Hala, 2011n euskara arloko gastuak 397.000 eurokoak izan zirela eta 2012rako kontuetan 400.000 euro aurreikusi dituztela azaldu zuen Bilduko Jose Luis Sanzek—%1eko igoera baino gutxiago—. “Gainera, pertsonal gasturik gabe, gastuek behera egiten dute: 298.000 euro 2011n eta 273.000, 2012an”, gehitu zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.