Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketako finala, bihar
Bihar, Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Zubietako (Donostia) pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Hiru mailatako partidak izango dira, eta bitan lehiatuko dira Txosteko pilotariak. Gazte Mailan, Zubieta-Txost ariko...
Bihar, Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Zubietako (Donostia) pilotalekuan, 16:30etik aurrera. Hiru mailatako partidak izango dira, eta bitan lehiatuko dira Txosteko pilotariak.
Gazte Mailan, Zubieta-Txost ariko dira elkarren kontra. Txosteko pilotariak Xabier Ondaro eta Josu Leonet dira.
Helduen Bigarren Mailan (22 urtez azpikoena) ere lehiatuko da Txost. Unai Mitxelenak eta Andoni Zabalak Behar Zana taldeko bikotea izango dute aurrean.
Helduen Mailan, azkenik, Behar Zana eta Zubietaren arteko lehia ikusi ahal izango dute pilota zaleek.
Finalerdiak esku pilotan
Asteburuan Euskal Herriko Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte Oiarpeko pilotari gazteek. Banakako partida Amurrion izango da gaur, 20:00etan (Goikolea-Oiarpe). Eta binakakoa Madalensoron, ordu berean (Agirre eta Apeztegiaren kontra jokatuko du Oiarpek).
Bestalde, etzi Ortuellako Txapelketako (Bizkaia) finala jokatuko dute Andoni Ugalde eta Ander Imazek, 11:00etan.
