Martxoaren 8aren harira egitarau zabala prestatu dute emakumeek
Autodefentsa tailerrean izena eman behar da, eta bazkarirako txartelak salgai daude 25 eurotan Emakumeen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 8a (datorren osteguna). Herriko emakumeek, ordea, ez dute egun hori bakarrik ospatu nahi. Ez omena da hori bakarrik emakumeen eguna, egunero beharko luke. Hala ere, ekitaldi bereziak prestatu dituzte hilaren 8aren harira. Bihar hasi eta hilaren 10ean bukatuko dira. Bihar filma eta solasaldia izango dira. Igandean, Lilaton lasterketa. Asteartean, hitzaldia. Ostegunean, manifestazioa. Ostiralean, hitzaldia eta solasaldia. Eta larunbatean, aste osoko ospakizunak bukatzeko, autodefentsa tailerra, bazkaria eta antzerkia. Horrez gain, bi erakusketa ere antolatu dituzte Oiartzungo Emakume Taldeek (behean). Antolatzaileek, egitarau zabala prestatu dute, beraz, datozen egunetarako. Egitarauarekin batera, hainbat zehaztasun jakinarazi dituzte. Lehenengoa igandeko Lilaton lasterketari dagokio. 23. Lilaton izango da igandekoa, 23. emakumeen herri lasterketa. Bertan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Oiartzungo emakume asko Independentzia aurrera! taldearen izenean aterako dira. Oraindik animatu ez direnei deia egin diete emakumeen taldeetatik: «Animatu zu ere!». Gainontzeko zehaztapenak hilaren 10eko egitarauari dagozkio. Egun horretan, hasteko, autodefentsa tailerra egingo dute Elorsoro kiroldegian, goizean. Autodefentsa tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Amazkar, Makutxo eta Sorgin tabernetan apunta daitezke interesa dutenak. Gero, bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. 25 euro balio [...]
Autodefentsa tailerrean izena eman behar da, eta bazkarirako txartelak salgai daude 25 eurotan
Emakumeen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 8a (datorren osteguna). Herriko emakumeek, ordea, ez dute egun hori bakarrik ospatu nahi. Ez omena da hori bakarrik emakumeen eguna, egunero beharko luke. Hala ere, ekitaldi bereziak prestatu dituzte hilaren 8aren harira. Bihar hasi eta hilaren 10ean bukatuko dira.
Bihar filma eta solasaldia izango dira. Igandean, Lilaton lasterketa. Asteartean, hitzaldia. Ostegunean, manifestazioa. Ostiralean, hitzaldia eta solasaldia. Eta larunbatean, aste osoko ospakizunak bukatzeko, autodefentsa tailerra, bazkaria eta antzerkia. Horrez gain, bi erakusketa ere antolatu dituzte Oiartzungo Emakume Taldeek (behean).
Antolatzaileek, egitarau zabala prestatu dute, beraz, datozen egunetarako. Egitarauarekin batera, hainbat zehaztasun jakinarazi dituzte.
Lehenengoa igandeko Lilaton lasterketari dagokio. 23. Lilaton izango da igandekoa, 23. emakumeen herri lasterketa. Bertan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Oiartzungo emakume asko Independentzia aurrera! taldearen izenean aterako dira. Oraindik animatu ez direnei deia egin diete emakumeen taldeetatik: «Animatu zu ere!».
Gainontzeko zehaztapenak hilaren 10eko egitarauari dagozkio. Egun horretan, hasteko, autodefentsa tailerra egingo dute Elorsoro kiroldegian, goizean. Autodefentsa tailerrean parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Amazkar, Makutxo eta Sorgin tabernetan apunta daitezke interesa dutenak.
Gero, bazkaria egingo dute. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. 25 euro balio dute txartelek.
Gizonak ere bai
Hainbat egunetan emakumeak are protagonistago izango dira herrian. Oiartzungo Emakumeen Taldeetatik, gainontzeko emakumeei ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete. Eta zergatik ez, emakumeentzat bakarrik ez diren ekitaldietan, gizonei ere bai.
EGITARAUA
Bihar, hilak 2
- 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Izarren argia filma.
- Ondoren. Edurne Agirrezabala filmeko aktorearekin solasaldia.
Igandea, hilak 4
- 11:00etan, Donostian. 23. Lilaton, emakumeen herri lasterketa. Bost kilometro, Donostiako Bulebarretik. Oiartzungo emakume asko Independentzia aurrera! taldearen izenean aterako dira.
Asteartea, hilak 6
- 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Emakumea II. Errepublikan hitzaldia, Lola Valverderen eskutik.
Osteguna, hilak 8
- 19:30ean, Donostian. Eraldaketa feminista izango da ezinbestean! lelopean manifestazioa, Donostiako Bulebarretik.
Ostirala, hilak 9
- 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. 36ko gerra Oiartzungo emakumeen ahotik dokumentala. Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barneko lana da.
- Ondoren. Solasaldia, erbesteratuak izan ziren haurrekin.
Larunbata, hilak 10
- 10:00etatik 13:30era, Elorsoro kiroldegian. Autodefentsa tailerra.
- 14:30ean, Intxixu jatetxean. Oiartzungo emakumeen bazkaria.
- 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Hemen da kabareta! antzerkia.
Erakusketak
- Hilaren 2tik 10era, udaletxeko areto nagusian. Emakumeak II. Errepublikan erakusketa.
- Hilaren 5etik 10era, Manuel Lekuona Bibliotekan. Oiartzungo emakumeek egindako artelanen erakusketa.
