

Abadia eremuan euskaraz mintza ekimena antolatu dute astelehenean, Euskararen Hilabetearen baitan. Ahozko praktiken (ahotsa, arnasa, gorputza…) lantzea, euskal idazleen testuen inguruan eginen dute Larretxean. Ekimena, pertsona orori irekia eta...

15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ekimen berritzailea abiatuko dute asteartean Hendaian. Izan ere, Irudi kutxa, Hitz kutxa ekimena martxan jarri du gazteek haien iritzia eman dezaten. Hala, “Euskal Herrian daramazun bizitza, zure etorki...

Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landu...

Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarrak Republicados antzezlana antolatu du iganderako, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Teatro Interior konpainiak emango du 27ko Belaunaldia-ren gaineko antzezlana. Sarrerak, 5 euroan.

Futbola Erregional Ohorezko Maila Tolosa-Pasaia (larunbata, 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian) Trintxerpe-Oiartzun (larunbata, 16:00, Don Boscon) Erregional Preferente Maila Ostadar-Sanpedrotarra (larunbata, 17:45ean, Lasarte-Oriako Michelin ze...

Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean),...

Irungo eta Hondarribiko udalek bultzatuta, Ideiatik enpresara tailer zikloa abiatuko dute hilaren 5ean Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan. Ikastaroak negozio ideia bat buruan darabiltenentzat egokia da, ideia hori enpresa bilakatu dadin, bai...

Egitarau zabala prestatu dute Errenteria-Orereretan, Emakumeen Egunaren harira, eta hilaren 8an gain, hilabete osoan zehar luzatuko dira. Amalatz, auzo elkarteetako emakumeak eta Berdintasun Kontseilua daude egitarau horren atzean, eta “emakumeen...

Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa pasa den larunbatean jokatu zuten, Seguran. Oiartzundik bi bikote joan ziren bertara, Oiartzungo kanporaketak sailkatuak: Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Azkeneko bikote hori Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu da. Goikoetxeak eta Odriozolak hilaren 17an jokatuko dute Euskal Herriko finala, Arbizun (Nafarroa).

Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera. Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean). Egoera komikoak Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak. Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.

Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan...

Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, larunbateko herri kirol jaialdia ez da izango 19:00etan, 20:00etan baizik. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala emango dute, Almitzaren lanaren gainekoa, ordu erdi ingurukoa. Ondoren jokatuko dute bertso-p...

Irungo Udalak Eguzkitza eskolaren eraikin berriaren kudeaketa jaso duela jakinarazi du. Horrela, laster izango den ikastetxearen irekierarekin bat eginez, Jose Antonio Santano alkateak eremu horretarako azpiegitura berrien proiektua onartu du. Hala, azpiegitura horiek segurtasun arrazoiengatik ezarriko direla adierazi dute Irungo Udaletik, «ikastetxearen aldetik egindako eskariari erantzuteko» xedearekin. Ikastetxeko autobusarentzat zuzendutako aparkalekua egokituko da, eta era horretan ibilgailuek sarbide egoki bat ere izango dutela adierazi dute. Halaber, ikastetxeko oinezkoen sarbidea ere atonduko dute. Aaurreikuspenen arabera, 38.985,77 euroko aurrekontua beharko da lanak aurrera ateratzeko.

Irungo Hiritar Foroak Qué nos dicen los glaciares (Glaziarrek zer esaten digute) ikus-entzuneko lana emango du hilaren 9an, Amaia KZn (19:00). Historian zehar glaziarrek pairatutako eboluzioari erreparatuta, berotegi efektuaren eta klima aldaketaren g...

Urte ohiko batzarra egingo dute, igandean, Beraun Bera elkartean. Bi deialdi egin ditu zuzendaritzak: 10:45ean lehena, eta 11:000etan bigarrena.

Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean....

Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatuta, ur lasaietako piraguismo Euskadiko Fondo Txapelketa egingo dute etzi Irunen, joan zen astean Zumaian egin zuten Gipuzkoakoari jarraipena emanez. Irungo lehiaketa azken testa izango da hilaren 17an eta 18an Se...

Altzibarko Olaldeko etxebizitzak hilaren 16an zozkatuko dituzte, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Atzo, otsaileko udalbatzarrean, eskatzaileen behin betiko zerrendak onartu zituzten herriko zinegotziek. Horrez gain, zerrenda horietako kideek zozke...

Oraindik izena eman daiteke Bekoz Beko elkarteak antolatutako Action Painting deritzon tailerrerako. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Inte...