Kaldereroak, artzainak eta inudeak asteburuan iritsiko dira

Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean....

Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan

Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean. Igandea arratsaldean kontzertua izango da Kontzejupean (egitaraua behean).

Egun horretako protagonistak, besteak beste, Nerea Videira (Elizalde) eta Ekain Lopez (Haurtzaro) izango dira. Horiek dira inude eta artzain nagusiak aurten.

Nerea Videira Ekain Lopez

EGITARAUA

Etzi, hilak 3

  • 11:15. Puzgarriak, jolasak eta opariak haurrentzat, Doneztebe plazan.
  • 18:45. Kaldereroen konpartsa, Ibargaindik hasi eta plazara. Plazan, ijito ezkontza.
  • Ondoren. Afaria Girizian.

Etzidamu, hilak 4

  • 09:00. Lartaungo Txistularien eta Auntxako trikitilarien diana Elizaldeko kaleetan. pOndoren. Hamaiketakoa.
  • 11:15. Inudeak eta artzainak.
  • 19:00. Istrianen kontzertua, Kontzejupean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.