Etziko bertso-pilota partida 20:00etan izango da, ez 19:00etan

Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, larunbateko herri kirol jaialdia ez da izango 19:00etan, 20:00etan baizik. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala emango dute, Almitzaren lanaren gainekoa, ordu erdi ingurukoa. Ondoren jokatuko dute bertso-p...

Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, larunbateko herri kirol jaialdia ez da izango 19:00etan, 20:00etan baizik.

Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala emango dute, Almitzaren lanaren gainekoa, ordu erdi ingurukoa. Ondoren jokatuko dute bertso-pilota partida. Mikel Goñi pilotariak bi oiartzuarren kontra jokatuko du: Mikel Martinezen eta Iñigo Ugalderen kontra. Bertsolariak Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde izango dira.

Sarrerek 10 euro balio dute, eta 19:00etan jarriko dituzte salgai Madalensoro pilotalekuan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.