Eguzkitza ikastetxearen eremua egokituko duela dio udalak

Irungo Udalak Eguzkitza eskolaren eraikin berriaren kudeaketa jaso duela jakinarazi du. Horrela, laster izango den ikastetxearen irekierarekin bat eginez, Jose Antonio Santano alkateak eremu horretarako azpiegitura berrien proiektua onartu du. Hala, azpiegitura horiek segurtasun arrazoiengatik ezarriko direla adierazi dute Irungo Udaletik, «ikastetxearen aldetik egindako eskariari erantzuteko» xedearekin. Ikastetxeko autobusarentzat zuzendutako aparkalekua egokituko da, eta era horretan ibilgailuek sarbide egoki bat ere izango dutela adierazi dute. Halaber, ikastetxeko oinezkoen sarbidea ere atonduko dute. Aaurreikuspenen arabera, 38.985,77 euroko aurrekontua beharko da lanak aurrera ateratzeko.    

Irungo Udalak Eguzkitza eskolaren eraikin berriaren kudeaketa jaso duela jakinarazi du. Horrela, laster izango den ikastetxearen irekierarekin bat eginez, Jose Antonio Santano alkateak eremu horretarako azpiegitura berrien proiektua onartu du. Hala, azpiegitura horiek segurtasun arrazoiengatik ezarriko direla adierazi dute Irungo Udaletik, «ikastetxearen aldetik egindako eskariari erantzuteko» xedearekin.

Ikastetxeko autobusarentzat zuzendutako aparkalekua egokituko da, eta era horretan ibilgailuek sarbide egoki bat ere izango dutela adierazi dute. Halaber, ikastetxeko oinezkoen sarbidea ere atonduko dute.

Aaurreikuspenen arabera, 38.985,77 euroko aurrekontua beharko da lanak aurrera ateratzeko.  

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.