Sentipenak marrazten ikasteko tailerra Bekoz Bekorekin
Oraindik izena eman daiteke Bekoz Beko elkarteak antolatutako Action Painting deritzon tailerrerako. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Inte...
Oraindik izena eman daiteke Bekoz Beko elkarteak antolatutako Action Painting deritzon tailerrerako. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Interesa duenak 679 33 24 11 (Izaskun) edo 619 66 00 64 (Cris) telefono zenbakietara dei dezake edo e-posta bat idatzi. Facebooken ere informazioa aurki daiteke (bekoz beko jarrita bilatzailean).
Action Painting marrazketa librea da eta teknika horren bidez, besteak beste kaos emozioak, desordenarenak eta ezinegonarenak bidera daitezke. Tailerrean parte hartzeko izena ematearekin batera, margotzeko oihala eraman behar da.
