Zintzilik udaberriko programazioa prestatzen hasi da
Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean),...
Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean), 12:00etan. Irratsaio bat egin nahi duen oro gonbidatuta dagoela adierazi dute antolatzaileek.
Interesa duenak Zintzilik Irratiarekin jar daiteke harremanetan zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidera idatzita. Facebook eta Twitterren ere aurki daiteke irrati librea.
Zintzilik Irratiak 27 urte daramatza martxan, eta FM 100ean eta Zintziliken webgunean entzun daiteke.
