Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zero Zabor: “Hondakin gutxiago sortzea garrantzitsua da”

“Hondakina eta zaborra kontzeptuak bereizi behar dira”. Hori izan zen Usurbilgo Zero Zabor taldeko bi kidek herenegun arratsaldean eman zuten hitzaldiaren lehenengo gakoa. Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik bereizketa horren arrazoia azaldu zuten: “Hondakina bereizita jasotzen da, eta berez baliabidea da; zaborra nahasketa bat da, eta zikina da”. Gaur egun Gipuzkoan hondakinena “arazoa” bilakatu dela onartu zuten usurbildarrek, “gehiegi sortzen delako». Horrela, lurraldean hondakinen %25 bakarrik birziklatzen dela esan zuten, “%90 birziklagarria denean”. Arazoaren muina gizarte ereduan dagoela baieztatu zuten: “Lineala da, sortu, kontsumitu eta bota egiten dugu, mugagabea balitz bezala. Horren irtenbide gisa asko kutsatzen duten zabortegiak edo errauste plantak eskaintzen dizkigute”. Irtenbidea eredu zirkularra dela diote, zero zabor eredua, alegia: “Ahalik eta material gutxien sortzea garrantzitsua da horretarako. Zirkulua txikitu behar da, gauzak birziklatu eta orain birziklatu ezin dena, bihar posible izateko garatu”. Materiala gutxitzeko adibide gisa esne makinarena erabili zuten. Esnea biltzeko ontziak behin eta berriro erabil daitezke, eta tetra brikak behin: “Usurbilen hilean ehun litro esne saltzen ditu gutxi gorabehera makinak. Ehun tetra brik dira hori, ontzi bakar bat erabil daitekeenean”. Beiraren adibidea ere eman zuten: “Lehen denda batean botila bat erostean, gehiago ordaintzen zenuen. Gero botila itzultzean dirua bueltatzen zizuten, eta horrek berrerabiltzea ziurtatzen zuen”. [...]

lezoko hitza
Oarsoaldea
2012/03/02

“Hondakina eta zaborra kontzeptuak bereizi behar dira”. Hori izan zen Usurbilgo Zero Zabor taldeko bi kidek herenegun arratsaldean eman zuten hitzaldiaren lehenengo gakoa. Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategik bereizketa horren arrazoia azaldu zuten: “Hondakina bereizita jasotzen da, eta berez baliabidea da; zaborra nahasketa bat da, eta zikina da”.Zero Zaborreko hitzaldian konposta nola geratzen den erakusten

Gaur egun Gipuzkoan hondakinena “arazoa” bilakatu dela onartu zuten usurbildarrek, “gehiegi sortzen delako». Horrela, lurraldean hondakinen %25 bakarrik birziklatzen dela esan zuten, “%90 birziklagarria denean”.

Arazoaren muina gizarte ereduan dagoela baieztatu zuten: “Lineala da, sortu, kontsumitu eta bota egiten dugu, mugagabea balitz bezala. Horren irtenbide gisa asko kutsatzen duten zabortegiak edo errauste plantak eskaintzen dizkigute”. Irtenbidea eredu zirkularra dela diote, zero zabor eredua, alegia: “Ahalik eta material gutxien sortzea garrantzitsua da horretarako. Zirkulua txikitu behar da, gauzak birziklatu eta orain birziklatu ezin dena, bihar posible izateko garatu”.

Materiala gutxitzeko adibide gisa esne makinarena erabili zuten. Esnea biltzeko ontziak behin eta berriro erabil daitezke, eta tetra brikak behin: “Usurbilen hilean ehun litro esne saltzen ditu gutxi gorabehera makinak. Ehun tetra brik dira hori, ontzi bakar bat erabil daitekeenean”.

Beiraren adibidea ere eman zuten: “Lehen denda batean botila bat erostean, gehiago ordaintzen zenuen. Gero botila itzultzean dirua bueltatzen zizuten, eta horrek berrerabiltzea ziurtatzen zuen”.

 

“Atez atekoa, eraginkorrena”

Ikatzategik eta Arrospidek esan zuten eurak hondakinak atez ate biltzearen alde zeudela, “sistema eraginkorrena” delako. “Eraginkorrago bat egongo balitz, horren alde egingo genuke”, baieztatu zuten.

Birziklapena oztopatzen duen faktoreetako bat hainbat materialez egindako produktuak dira. Horrez gain, herritarrek batzuetan produktu bat zein ontzitara bota behar den ez dakitela.

Birzikla ezin daitezkeen produktuak errefusa dira, eta horientzako irtenbidea proposatu zuten hizlariek: “Italiako herri batean errefusa ikerketa gune batera bidaltzen dute, zertaz osatuta dagoen ikertzen dute, nola tratatu aztertzen dute, eta gero bota egiten dute”. Material hori biologikoki egonkortzen dute, eta zabortegian ez du kutsadurarik sortzen.

 

Organikoa, hondakinen %40

Usurbildarrek adierazi zutenez, egun sortzen diren hondakinen %40 dira organikoak. Hori kudeatzeko hiru modu daudela esan zuten: “Alde batetik, dioxina kutsakor ugari sortzen duen errausketa dago. Bestetik, ohiko zabortegian, non dena metatzen den. Azkenik, konposta egitea”.

Konposta egiteko makinak daudela esan zuten, “hondakinak autogestionatzeko”. Euren esanetan, lur sail txiki bat dutenek erabil dezakete makina, eta autokonposta egiten dutenek zergetan hobariak jaso beharko lituzkete, euren udalerrian bezala: “Makina duenaren etxetik ez du kamioiak pasatu behar, eta ez zaio tratamendu gehiago eman behar”. Usurbilen makina hori etxean jar dezaketen 600 lagunetik 524k dutela nabarmendu zuten. Hala ere, erakundeei deia luzatu zieten, konpostatzeko planta gehiago eraikitzeko.

Gainera, hondakin organikoak botatzeko edukiontzi marroiak %35 besterik ez duela jasotzen aipatu zuten.

Atez atekoaren hainbat abantaila ere azaldu zituzten. Hala, Gezalan bildu ziren lezoarrei esan zieten “normala” dela hasieran kezka, urduritasuna edo zalantzak edukitzea. “Ezagutu ahala uxatu egiten dira”, argitu zuten. Horrela, sistema ezarri eta hilabetera bildutako gaikako produktuen kopuruak gora egiten duela esan zuten, kutsatzeko eskubidea kentzen dela, birziklatzea errazten dela eta herritarrek bere zatia identifikatzen dutela.

Atez ateko sistema aurrera eramateko parte hartze prozesua “garrantzitsua” dela gaineratu zuten. Horrez gain, udalek sistema ezartzeko hartu duten erabakia babestu zuten: “Herri galdeketak gaikako sistemen artean izan beharko luke, eta ez irtenbide direnen eta ez direnen artean”.

Ikusleen galderei erantzunez, esan zuten errauste plantaren atzean interes ekonomikoak daudela (ikus http://erraustu.wordpress.com), eta atez atekoa eginez gero, ez litzatekeela beharko. Gainera, atez atekoak errefusarentzako zabortegia behar duela onartu zuten, “baina ez da kutsakorra, biologikoki egonkortua baitago”. Hasiera batean garestiagoa dela gaineratu zuten, baina gero dirua itzultzen dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.