
Bertso afaria antolatu dute Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak elkarteak, hilaren 16an, Merkatu Zaharrean. Bertsoen arteko ekitaldia, Euskararen Hilabetearen baitan antolatu dute bi elkarteek. Bertan ariko dira besteak beste, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariak. Gaualdia 20:00etan hasiko da triki-aperitifarekin. Ttrikitilariek alaitutako zintzur-bustitzea izanen da, txistor erre pixka batekin. Ondotik, 21:00etan, afaria izanen da, honako menu honekin: bakailaoa piperradarekin,aAhate-bularkia patata frijituekin, ardi gasna, pastiza, kafea eta patxarana, hori guztia Hendaiako sagarno txotxak lagunduta. . 16 urte beherakoentzat 16 euroan salgai dira sarrerak, eta gainontzekoentzat, 20 euroan. Erreserbak martxoaren 9ra arte egin daitezke asko jota, eta horretarako Turismo Bulegora, Besta Komitera edota Bertsularien Lagunak elkartera (0559541504) jo dezakete interesatuek.

Txost 1-Urnieta 1 partida izango da gaur Madalensoron, 21:00etan. Udaberri Txapelketaren barneko partida da, pala motzekoa.

Kamio tabernan bi ekimen antolatu ditu astebururako. Lehena, bihar: 16:00etatik aurrera mus txapelketa egingo dute tabernan. Lehen hiru bikoteek sariak jasoko dituzte. Etzi, bestalde, Athleticek eta Realak derbia jokatuko dutelako barrikotea antolatu d...

Atez atekoari buruz argipenak emateko aurreko astean Pasaiako EAJren udal taldeak bozeramaileen batzordea biltzeko eginiko eskaerari alkateak ezezkoaerkin erantzun izana kritikatu dute jeltzaleek. Nahikari Oterminek azaldu duenez “eskaera horretan, gure herrian atez atekoa ezartzeko eta honen bideragarritasuna aztertzeko egin ziren txostenak, gainontzeko taldeei zuzenean azaltzea eskatzen” zuten. Alkatearen erantzuna “zentzugabea” dela uste du Oterminek: “Erantzuna guztiz zentzugabea izan da. Onartzen du ez duela inongo azterketarik, eta behin maiatzeko udalbatzan erabakia hartuta, orduan hasiko direla atez atekoaren bideragarritasuna aztertzen. Ikuspuntu logiko baten aldetik, erabakiak honen ondorioak zeintzuk izango diren jakinda hartu behar dira, kasu honetan, ondorio praktiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren jakinda”. Gainera, alkateak emandako erantzunean gezurretan ari dela uste dute jeltzaleek, hauteskunde programan Bilduk atez atekoaren apustu garbia egin zuela esaten duenean. “Bilduren programan ez da gai honi buruzko inongo aipamenik egiten”, argitu du EAJk.

Mujer y empleo: nuevos retos (Emakumea eta enplegua: erronka berriak) tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak, martxoaren 8aren harira. Tailerra, martxoaren 5ean eta 6an garatuko da, ordutegi berean.

Javierada antolatu du Erlaitz Mendi elkarteak asteburu honetan. Informazio gehiagorako elkartera deitu (943635838) edota Irusta Kiroletara (943611739)

Cafes Aitona B laugarrena da sailkapenean. Eta Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak aurrean izango du bihar, 18:15ean, Elorsoron. Partida gogorra izango dute etxekoek. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak azkenaurrenak dira 14 punturekin. Azkeneko ...

Significado (Esanahia) Soomstudioren erakusketa ikusgai izango da 15era bitarte, Espacio… por favor aretoan. Ordutegia: Astelenehetik larunbatera: 11:00etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 20:30era.

Asteartean Joseba Garmendia ekonomilariak hitzaldia emango du, 19:30ean, Reina aretoan. Krisiari buruz ariko da ekonomilaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen. Batera baik antolatu du hitzaldia, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Iran diaporama emanaldia antolatu du Irun Iruten elkarteak, martxoaren 15erako, ostegunarekin. Diapositiba eta musikaren bitartez osatutako dokumentala da.

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak: - Emakume ijitoen arteko topake...

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko kale hezitzaileek antolatuta, zinema emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Antxoko gazteek bihar, 16:30etik aurrera, Kultur Etxean. Surfak zoratuta izeneko lana ikusteko aukera izango dute.

Trintxerperen kontrako derbia jokatuko du Oiartzunek bihar, 16:30ean, Don Boscon. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 42 punturekin. Liderra Anaitasuna da, 47 punturekin.

Irunen kantu eta dantza izango da igandean, Meakako Adixkideak taldearen eskutik.

Irungo Mendizaleak elkarteak Euskal kostaldea ezagutzeko mendi irteera antolatu du bihar, Bakio eta Gorliz artean.

Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera jo...


Bidasoaldeko M15 mugimenduak herri batzarra egingo du bihar eguerdian, Zabaltza plazan. Jorratuko diren gaien artean, besteak beste daude: desjabetzeak, mugimenduaren bide berriak, lan erreforma, Euskal Herriko txanpon libreen mintegia eta eztabaida i...

Asteburuko kale ekintza bihar izango da, bain arratsaldez beharrean, goizez: 11:15ean Doneztebe plazan. Puzgarriak egongo dira, jolasak ere bai eta opariak ere banatuko dituzte haurren artean.

Jose Maria Zabalza; irundar zinezale amorratua erakusketa gaurtik aurrera eta apirilaren 22ra arte ikusteko aukera izango da, Amaia KZn. Zabalza, “edozein glamour motatik aparte ibili zen beti, eta zinegile heterodoxo eta berezia zen”. Irun...