EAJk kritikatu du atez atekoa aztertzeko alkateak bozeramaileen batzordea deitu ez izana
Atez atekoari buruz argipenak emateko aurreko astean Pasaiako EAJren udal taldeak bozeramaileen batzordea biltzeko eginiko eskaerari alkateak ezezkoaerkin erantzun izana kritikatu dute jeltzaleek. Nahikari Oterminek azaldu duenez “eskaera horretan, gure herrian atez atekoa ezartzeko eta honen bideragarritasuna aztertzeko egin ziren txostenak, gainontzeko taldeei zuzenean azaltzea eskatzen” zuten. Alkatearen erantzuna “zentzugabea” dela uste du Oterminek: “Erantzuna guztiz zentzugabea izan da. Onartzen du ez duela inongo azterketarik, eta behin maiatzeko udalbatzan erabakia hartuta, orduan hasiko direla atez atekoaren bideragarritasuna aztertzen. Ikuspuntu logiko baten aldetik, erabakiak honen ondorioak zeintzuk izango diren jakinda hartu behar dira, kasu honetan, ondorio praktiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren jakinda”. Gainera, alkateak emandako erantzunean gezurretan ari dela uste dute jeltzaleek, hauteskunde programan Bilduk atez atekoaren apustu garbia egin zuela esaten duenean. “Bilduren programan ez da gai honi buruzko inongo aipamenik egiten”, argitu du EAJk.
Atez atekoari buruz argipenak emateko aurreko astean Pasaiako EAJren udal taldeak bozeramaileen batzordea biltzeko eginiko eskaerari alkateak ezezkoaerkin erantzun izana kritikatu dute jeltzaleek. Nahikari Oterminek azaldu duenez “eskaera horretan, gure herrian atez atekoa ezartzeko eta honen bideragarritasuna aztertzeko egin ziren txostenak, gainontzeko taldeei zuzenean azaltzea eskatzen” zuten.
Alkatearen erantzuna “zentzugabea” dela uste du Oterminek: “Erantzuna guztiz zentzugabea izan da. Onartzen du ez duela inongo azterketarik, eta behin maiatzeko udalbatzan erabakia hartuta, orduan hasiko direla atez atekoaren bideragarritasuna aztertzen. Ikuspuntu logiko baten aldetik, erabakiak honen ondorioak zeintzuk izango diren jakinda hartu behar dira, kasu honetan, ondorio praktiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren jakinda”.
Gainera, alkateak emandako erantzunean gezurretan ari dela uste dute jeltzaleek, hauteskunde programan Bilduk atez atekoaren apustu garbia egin zuela esaten duenean. “Bilduren programan ez da gai honi buruzko inongo aipamenik egiten”, argitu du EAJk.