Aldarrikapen ozenak emakumeen eskubideen aldeko egunean

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak: - Emakume ijitoen arteko topake...

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak:

– Emakume ijitoen arteko topaketa, Romi ijitoen elkartearen egoitzan (Jose Egino 8-10, atzealdea, 10:00-17:00)
– Meza eta bazkaria Argoiak elkartearen eskutik. Meza, zendutako bazkide eta horien senideen omenez Larreaundiko San Jose parrokian (12:00), eta bazkaria Atalaia jatetxean 14:00etan 30 euroan.
–  Irungo Udalak eta gainontzeko eragileek deituta kontzentrazioa, 19:00etan Zabaltza plazan, Martxoak 8 egunero izan beharko luke lemapean.
–  Txingudi Antisexistak (TAS) eta Irungo Bilgune Feministak deituta, manifestazioa Zabaltza plazatik San Juan plazara (19:30).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.