Otsailean, 204 langabe gehiago Oarso Bidasoan
Urtarrilaren 31ko datuekin alderatuz, Oarso Bidasoan 204 langabe gehiago zeuden otsailaren 29an. Oarsoaldean 110 pertsonetan hazi zen langabeen kopurua, eta Bidasoan, 94tan. 2011ko otsailaren bukaerako datuekin alderatuz, datuak kezkagarriak dira: urtebetean 662 pertsonatan hazi da langabeen kopurua.
Beraz, Oarsoaldean 5.115 langabe daude (biztanleria aktiboaren %14,42), eta Bidasoan 5.980 (%15,11). Iazko otsailaren 28an 4.643 langabe zeuden Oarsoaldean (%13,06) eta 5.790 Bidasoan (%14,53).
Gipuzkoako eskualde guztietatik langabezia tasarik altuena duena da Bidasoa. Bigarren altuena Oarsoaldeak du. Beste aldean, langabe kopuru txikiena duen eskualdea Debagoiena da (3.317 pertsona, %10,26), Urola Kostaren (2.414 langabe, %10,79) aurretik; azken eskualde honetan 1,83 jaitsi da azken urtean langabeen kopurua.
Herrialdean, denera, 44.774 pertsona daude lanik gabe, lan egiteko moduan dagoen biztanleriaren %12,57.