Gazteek batzarra egingo dute gaur, gaztetxean
Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera jo...
Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera joatera, eta euren proposamenak luzatzera. Horretarako, gaztetxetik agertu besterik ez da egin behar.