Adingabeak gizartean integratzeko boluntarioak behar ditu Izeba proiektuak
Atzerritik etorritako nahiz bertako adingabeak gizartean integratzeko boluntario bila ari da Izeba proiektua, eta etzi, Errenteria-Oreretan egingo dute Oarsoaldea eta Bidasoko aurkezpena. 19:00etan jarri dute ordua, Reina aretoan. Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Izeba proiektua “egoera zaurgarrian dauden adingabekoentzako osaba-izebak” bilatzen ari da 2009tik. Gipuzkoa osoan zehar pauso hori emateko prest daudenekin boluntarioen sare bat osatzea da asmoa. Horren bidez, gazteak gizartean integratu nahi dituzte “erreferentziak, maitasuna, babesa eta gertuko harreman soziala zabaltzeko” aukera emanez. Erreferentziazko familia Harremanak nola bideratuko dituzten ere aurreratu du Baketik-ek. Gazteak bizi diren harrera zentrotik aparte, adingabeei erreferentziazko familia bat ematea bilatzen dute, “iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko prest”. Horretarako, ekintza zehatz batzuk markatu dituzte: astean behin etxera bazkaltzera edo txango batera gonbidatzea; aldiro telefonoz deitzea; arazo pertsonalak edo ikasketekin lotura dutenak konpontzen laguntzea; hizkuntza ikasten laguntzea; erosketak egiten laguntzea; adin bereko gazteeekin kirol, kultur eta aisia ekintzen bidez harremanetan jartzea… Gizartean adingabe horienganako “begirada humanizatuagoa” lantzea ere sustatu nahi du Baketik-ek egitasmo horren bidez. 30 familia batu dira Baketik-ek jakinarazi duenez, 30 familia eta adingabek bat egin dute proiektuarekin 2009tik. “Balantzea hain positiboa da, esperientzia bertako adingabeengana ere zabalduko dela”, azaldu du. Horrenbestez, helburua datozen urteotan beste 30 familia [...]
Atzerritik etorritako nahiz bertako adingabeak gizartean integratzeko boluntario bila ari da Izeba proiektua, eta etzi, Errenteria-Oreretan egingo dute Oarsoaldea eta Bidasoko aurkezpena. 19:00etan jarri dute ordua, Reina aretoan.
Arantzazuko Baketik zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Izeba proiektua “egoera zaurgarrian dauden adingabekoentzako osaba-izebak” bilatzen ari da 2009tik. Gipuzkoa osoan zehar pauso hori emateko prest daudenekin boluntarioen sare bat osatzea da asmoa. Horren bidez, gazteak gizartean integratu nahi dituzte “erreferentziak, maitasuna, babesa eta gertuko harreman soziala zabaltzeko” aukera emanez.
Erreferentziazko familia
Harremanak nola bideratuko dituzten ere aurreratu du Baketik-ek. Gazteak bizi diren harrera zentrotik aparte, adingabeei erreferentziazko familia bat ematea bilatzen dute, “iloba bati eskaintzen zaion hurbileko tratua emateko prest”.
Horretarako, ekintza zehatz batzuk markatu dituzte: astean behin etxera bazkaltzera edo txango batera gonbidatzea; aldiro telefonoz deitzea; arazo pertsonalak edo ikasketekin lotura dutenak konpontzen laguntzea; hizkuntza ikasten laguntzea; erosketak egiten laguntzea; adin bereko gazteeekin kirol, kultur eta aisia ekintzen bidez harremanetan jartzea…
Gizartean adingabe horienganako “begirada humanizatuagoa” lantzea ere sustatu nahi du Baketik-ek egitasmo horren bidez.
30 familia batu dira
Baketik-ek jakinarazi duenez, 30 familia eta adingabek bat egin dute proiektuarekin 2009tik. “Balantzea hain positiboa da, esperientzia bertako adingabeengana ere zabalduko dela”, azaldu du. Horrenbestez, helburua datozen urteotan beste 30 familia biltzea dela zehaztu du.
Reinara azaldu ezin dutenen eskura beste bi bide utzi ditu Baketik-ek: 943 25 10 05 telefono zenbakia, eta webgunea.
