
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Hondarribiko aireportuaren pista luzatzearekin ez legokeela ados, azpiegituraren inguruan babestutako guneak baleude. Horren harira, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren txostenaren zain daudela jakinara...

Krisi ekonomikoari buruz ariko da gaur Joseba Garmendia ekonomialaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldia emango du Reina aretoan, 19:30etik aurrera. Baterabai herri ekimenak antolatu du hitzaldi hori, eta herritar guztiak animatu ditu gaur arra...

Hondarribiako Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, “Hondarribiako erabiltzaileak san Juan plazara autobusez jo...

Mari Carmen Marquez eta bere gurasoak dira hipoteka ordaindu ezinda dauden kasuetako bat. Kutxabankek etxetik kaleratzeko agindua noiz emango duen zain daude. Pasa den astean udalbatzarrak kaleratze hori bertan behera uzteko eskatu zion finantza erakun...

Almitza elkarteak antolatuta, herri kirol jaialdia izan zen larunbatean Madalensoron. 300 pertsona inguru bildu ziren eta giro polita izan zen. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala eman zuten. Ondoren, Mikel Goñi pilotariak Mikel Martinez eta Iñ...

Literatura solasaldiekin jarraituz, gaur Peter Handkeren Desgracia impeorable liburuaren gaineko solasaldia egingo dute, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Jose Luis Canchok koordinatuko du ekimena, eta liburua irakurri duen edonork parte har dezake. Sarrera ...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean

Herritar talde batek proposatuta, Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean. Hitzordua 19:00etan izango da, Oroitzene euskaltegian. Pasa den asteazkenean Gipuzkoa Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten Gezala Audit...


Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, goizeko lauak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen. Gaineratu duenez, bi poltsa zeramatzan objektuz beteta: betaurrekoak, erremintak, ardo botilak, giltzak… Ertzainen arabera, furgoneta horretatik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zeukala jakinarazi dute. Emakumea indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute.

Oarsomusikak antolatuta, larunbatean eskualdeko hainbat musika talde ikusteko aukera izan zen tabernan eta gaztetxean. Honakoak dira horietako batzuk.

Atzotik, Internet eta E-Administrazioa ikastaroa ematen ari dira, 18:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostiralera). Gaur eta bihar Metaposta I eta II ikastaroak emango dituzte, 16:00etatik 18:00etara. Eta ostiralean, Euskat, ordu berean. Doan dira KZg...

Datorren igandean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du. Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino. Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak.

Datorren ostegunean, hilaren 9an, Erromatar Arkeologia Gipuzkoan liburua aurkeztuko dute Oiasso Erromatar Museoan, Minervaren Foroa programaren barruan. Ekitaldian Mertxe Urteaga eta Javier Arce egileek idazlana aurkezteaz gain, liburuaren ekarpenen berri emango dute. Garazi Lopez Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria ere bertan izango da.