Aireportua luzatzea ingurumen irizpideetara mugatu du aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Hondarribiko aireportuaren pista luzatzearekin ez legokeela ados, azpiegituraren inguruan babestutako guneak baleude. Horren harira, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren txostenaren zain daudela jakinara...

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Hondarribiko aireportuaren pista luzatzearekin ez legokeela ados, azpiegituraren inguruan babestutako guneak baleude. Horren harira, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren txostenaren zain daudela jakinarazi du Larraitz Ugarte aldundiaren bozeramaileak: “Badirudi aireportuaren inguruan badaudela babestutako guneak. Zentzu horretan, pista luzatzearen kontra geundeke”.

Bestalde, aldundiak aireportuko zuzendari Manuel Sanchezekin egin zuen batzarra “giro adeitsuan” burutu zela esan du Ugartek. Aldi berean, hegaldiak Hondarribira erakartzeko diru ekarpena egitea guztiz baztertu du aldundiaren bozeramaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.