Santiagotarrak Euskadiko Fondoko txapeldun geratu da etxean

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean

Euskadiko Txapeldunak

Euskadiko Txapelketan domina lortutako irundarrak. Argazkia: Ruben Sayar

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik.

Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—.

Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada.

Gizonak

Urreak

  • Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean
  • Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean

Zilarrak

  • Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean
  • Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean
  • Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean
  • Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean
  • Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean
  • Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean

Brontzeak

  • Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean
  • Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean

Emakumeak

Urrea

  • Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean

Zilarra

  • Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.