Jaizkibelek Iruñerriko itzuliko bigarren etapa egingo du igandean

Datorren igandean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du. Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino. Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak.  

Zabaldika Ardanatz

Lehenengo etapan elurra zapaldu zuten Jaizkibelekoek

Datorren igandean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du.

Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino.

Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.