E25 autobus linea lehen zuen ibilbidera itzul dadila eskatu du Hondarribiko Udalak
Hondarribiako Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, “Hondarribiako erabiltzaileak san Juan plazara autobusez jo...
Hondarribiako Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, “Hondarribiako erabiltzaileak san Juan plazara autobusez joan ahal izateko”. Izan ere, gaur bilduko da Irungo Udalean autobus linea berriak behin betiko osatzeko mahaia, eta bertan hondarribiarren eskaerak kontuan har daitezela nahi dute.
Udalak aldundiari eta Ekialdebusi eskerrak eman dizkie, “hirien arteko garraioa hobetzeko egindako ahaleginak” egiteagatik, eta “egindako proposamenak kontuan” hartzeagatik.
Oharra, Irungo Udalari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ekialdebusi bidali diete.
