Santiagotarrak Euskadiko Fondoko txapeldun geratu da etxean
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean
Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik.
Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—.
Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada.
Gizonak
Urreak
- Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean
- Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean
Zilarrak
- Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean
- Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean
- Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean
- Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean
- Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean
- Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean
Brontzeak
- Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean
- Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean
Emakumeak
Urrea
- Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean
Zilarra
- Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean

