Sanmartzialetako bazkariaren aldeko sinadurak biltzen hasi dira
Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea San Martzial Jaietako herri bazkaria arriskuan ikusi duelako horren aldeko sinadurak biltzen hasi da. “Murrizketa garai hauetan, hain polita den ekitaldiaren aldeko apustua egin nahi dugu”, esan dute. Ald...
Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea San Martzial Jaietako herri bazkaria arriskuan ikusi duelako horren aldeko sinadurak biltzen hasi da. “Murrizketa garai hauetan, hain polita den ekitaldiaren aldeko apustua egin nahi dugu”, esan dute. Aldi berean, Irungo elkarteek jaien egitarauan egiten duten ekarpena nabarmendu du Betti Gottik.
Sinadurak www.bettigotti.com webgunean eman behar dituzte interesdunek. “Denon babesa beharrezkoa da indar gehiago izateko”, esan dute elkarteko kideek.
