Bihar eta etzi iragarri dituzte kontzertuak Moganbon. Bihar, hiru taldek joko dute: Khuda, The Enterprise eta Pedro De La Hoya, 21:00etatik aurrera. Sarrerak 6 euro balio du. Etzi, berriz, Marvin, All Became Dust, The Animal Within eta DJ JonCreature
Bixi Bixi elkarteak antolatuta, bihar, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia eta bideo emanaldia izango dira. Sergio Iribarrenek gidatuko du hitzaldia, 19:00etatik aurrera, Bixi Bixi elkartearen egoitzan.
Oiartzungo Emakume Taldeek martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenek aurreikusi bezela jarraitzen dute aurrera. Pasa den ostiralean hasi ziren, eta filma eta hitzaldia izan ziren. Asteartean, Lola Valverdek eman zuen beste hitzaldi bat: Emakumea II. Errepublikan. Donostian ere izan dira herriko emakumeak, pasa den igandean Lilaton lasterketan, eta gaur manifestaziora joango dira. Erakusketak ere jarrita daude udaletxean (Emakumeak II. Errepublikan) eta Manuel Lekuona Bibliotekan (Oiartzungo emakumeek egindako artelanen erakusketa). Egun handia, etzi Oiartzungo Emakume Taldeek antolatutako egitarauren barnean, etzi izango da egun handiena. Egun guztirako ekimenak antolatu dituzte: autodefentsa tailerra, bazkaria, antzerkia… Parte hartzeko deia egin diete herriko gainontzeko emakumeei.
Eneritz Sein sanjuandarrak irabazi du aurten Lilatoia. Iaz berak lortutako marka ez ezik, lasterketarena ere ondu du Seinek, eta oso pozik da, korrikalari ibilbidean lortzen duen bigarren garaipena baita. Oarso Bidasoko Hitzak elkarrizketa egin dio eta bihar emango du argitara.
Hainbat emanaldi prestatu dituzte dagoeneko Oiartzungo Flauta Taldeko kideek. Aurten, ez dute bidaia luzerik egingo, baina emanaldi gehiago egiteko aukera izango dute, eta bizpahiru bidaia motz egitekoa. Hona euren emanaldien zerrenda: Martxoaren 17a ...
Pasaiako Udalak eta Matia Fundazioak Pasaian adineko mendekoak zaintzen dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 21etik 25era izango da, 15:00etatik 17:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Izena emateko Udalare...
Hainbat ekintza egin dituzte, eta otsaila ginkana batekin bukatu zuten; sorpresaren bat ere izango dute gazteek Oiartzungo Kuadrillategik gogotsu hasi du urtea. Dagoeneko hainbat ekitaldi egin dituzte, eta beste hainbeste dituzte prest datozen hilabeteetarako. Orain arte honakoak egin dituzte, besteak beste: jolasak, Donostiara irteera San Sebastian Egunean, inauteriak eta ikus-entzunezkoak ikustea. Otsaila bukatzeko, ginkana bat ere egin zuten plazaren inguruan, eta bukatzeko txokolate jatea egin zuten, bizkotxo eta guzti. Martxorako ere prest dituzte hainbat ekintza. Baita datozen hilabeteetarako ere, ikasturtea bukatu bitartean. Tartean sorpresaren bat ere badutela iragarri dute arduradunek. Baina aurrerago emango dute horren berri.
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, 16:30etik aurrera, kultur etxean, adineko emakumeek hartuko dute hitza, beraiek gazteagoak zirenean emakumearen egoera zien zen kontatzeko, eta egungo egoerarekin alderatzeko. Kafea eta pastekin lagunduko dute solasaldia. Ondoren, 18:00etan, Antxoko Gure Zumardian , dantza afrikarra ikusteko aukera izango da. Trintxerpera egingo dute jauzi ondoren emakumearen egunari lotutako ekitaldiak. El tren de las moscas film laburra emango dute, Alkateordetzan, 18:30ak inguruan, eta 19:00etan, xx. mendean zehar emakume pasaitarrek izan duten bizimodua aztertzeko hitzaldia izango da. Aipatu hitzaldian Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak eta Rosa Garcia Orellan antropologoak parte hartuko dute, besteak beste.
Martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarte Eguna, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta bertan, Berdintasun Kontseilua zoriontzeaz gain, “mugimendu feminista edota emakumeen mugimendu antolatua sustatu, babestu eta indartzeko konpromisoa” hartu du. Ildo horretatik, aintzat hartu du “mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak parekidetasuna lortzeko egindako lana”. Bide batez, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa ere berretsi du. Horrez gain, Emakumeen Egunaren harira antolatu diren ekimenen garrantzia nabarmendu du, eta horien helburuak jakinarazi ditu: “Emakumeen partaidetza sozio politikoa eta elkartea sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea; udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko; eta tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeek eta emakumeen edota feministen mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea”. Ekimen horietan ere parte hartuko duela azaldu du udalak.
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi lelopean hitzaldiak antolatu ditu hilaren 16an eta 23an. Lehenengoan Bizikidetzaren bila izenburupean, bakean bizitzearen gainean ariko dira. Bigarrenean berriz, Sufrimendua Gogoan izenburupean sufr...
Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak Olaberriako ArcelorMittal enpresa bisitatu du gaur goizean. Bertako zuzendariek egin diote harrera Hernandori. Bi helburu zituen bisitak: batetik, enpresako ordezkariei eskertu die Pasaiako azpiegitura euren es...
Gaur martxoaren 8a izanik, urteroko ohiturari jarraituz Emakumeen Eguneko jaialdia egingo dute auzoetako emakume taldeek. Jaialdirako hainbat dantza prestatu dituzte urtean zehar, eta jantzi bereziak eramango dituzte gainean. Emakumeei ez ezik, gizonei...