Emakumeenak izango dira gaur kaleak

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horren harira aste osoan zehar ekimenak antolatzen ari dira Oarso Bidasoko emakumeak. Baina gaur, egun handia izanda, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honakoak dira: Irun. Emakume ijitoen arteko topaketa, Caritasen, 10:00-17:00. 14:00etan, bazkaria Argoiak elkartearen eskutik. 19:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan. Txingudi Anti Sexista plataformak deituta, manifestazioa Zabaltza plazatik, San Juan plazara (19:30). Pasaia. 16:30ean, belaunaldien arteko kafe tertulia Antxoko Kultur Etxean. 18:00etan, Venus lekukoari harrera, Gure Zumardian. Hitzaldia Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan: Emakume pasaitarrak, eta euren ekarpena gure herriaren garapenean, Rosa Garcia Orellanen eskutik. Errenteria-Orereta. 17:00etan, auzoetako emakumeek prestatutako jaialdia, Galtzarabordako kiroldegian. Hondarribia. Emekik antolatuta, 14:00etan, bazkaria Sugarrin. 19:00etan, zinema: La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, Itsas Etxean. Sarrerak bi euroan daude salgai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.