Bilguneak babarrun jana antolatu du larunbaterako

Irungo Bilgune Feministak (IBF) babarrun jana antolatu du larunbaterako, Hazia elkartean. Irungo Babarrunada Feminista izena jarri diote, elkartearen izenarekin hitz jokoa eginez. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, Hazian, Kabigorrin, Sunbillan e...

Irungo Bilgune Feministak (IBF) babarrun jana antolatu du larunbaterako, Hazia elkartean. Irungo Babarrunada Feminista izena jarri diote, elkartearen izenarekin hitz jokoa eginez. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, Hazian, Kabigorrin, Sunbillan eta Lakaxita gaztetxean. IBFak hiriko emakume guztiei dei egin diete azaltzeko, eta erreztasunak jarriko dituzte horretarako. Hala, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela aurreratu dute, eta “menu begeta eta haurdun menua” prestatuko dituzte.

Antxeta Irratian emititzen duten Gonekin Ero Bero irratsaioaren Facebook orrian azaltzen dutenez zenbait ekitaldi antolatu dituzte bazkariaren aurretik eta arratsalderako ere: tribial feminista, triki-poteoa eta bertsoak, besteak beste.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.