Emakumea izango da gaurko ekimenetako protagonista
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, 16:30etik aurrera, kultur etxean, adineko emakumeek hartuko dute hitza, beraiek gazteagoak zirenean emakumearen egoera zien zen kontatzeko, eta egungo egoerarekin alderatzeko. Kafea eta pastekin lagunduko dute solasaldia. Ondoren, 18:00etan, Antxoko Gure Zumardian , dantza afrikarra ikusteko aukera izango da. Trintxerpera egingo dute jauzi ondoren emakumearen egunari lotutako ekitaldiak. El tren de las moscas film laburra emango dute, Alkateordetzan, 18:30ak inguruan, eta 19:00etan, xx. mendean zehar emakume pasaitarrek izan duten bizimodua aztertzeko hitzaldia izango da. Aipatu hitzaldian Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak eta Rosa Garcia Orellan antropologoak parte hartuko dute, besteak beste.