Mugimendu feminista sustatzeko “konpromisoa” hartu du udalak
Martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarte Eguna, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta bertan, Berdintasun Kontseilua zoriontzeaz gain, “mugimendu feminista edota emakumeen mugimendu antolatua sustatu, babestu eta indartzeko konpromisoa” hartu du. Ildo horretatik, aintzat hartu du “mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak parekidetasuna lortzeko egindako lana”. Bide batez, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa ere berretsi du. Horrez gain, Emakumeen Egunaren harira antolatu diren ekimenen garrantzia nabarmendu du, eta horien helburuak jakinarazi ditu: “Emakumeen partaidetza sozio politikoa eta elkartea sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea; udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko; eta tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeek eta emakumeen edota feministen mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea”. Ekimen horietan ere parte hartuko duela azaldu du udalak.
Martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarte Eguna, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta bertan, Berdintasun Kontseilua zoriontzeaz gain, “mugimendu feminista edota emakumeen mugimendu antolatua sustatu, babestu eta indartzeko konpromisoa” hartu du. Ildo horretatik, aintzat hartu du “mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak parekidetasuna lortzeko egindako lana”.
Bide batez, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa ere berretsi du.
Horrez gain, Emakumeen Egunaren harira antolatu diren ekimenen garrantzia nabarmendu du, eta horien helburuak jakinarazi ditu: “Emakumeen partaidetza sozio politikoa eta elkartea sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea; udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko; eta tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeek eta emakumeen edota feministen mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea”.
Ekimen horietan ere parte hartuko duela azaldu du udalak.