Zabalzaren ‘Yo no soy un asesino’, gaur, Amaian
Jose Maria Zabalza irundar zinegilearen gainean Amaia Kultur Zentroan antolatu duten erakusketaren harira, Zabalzaren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Amaian, auditorioan batzuk, eta hitzaldi aretoan beste batzuk. Gaur Yo no soy un asesino ikust...
Jose Maria Zabalza irundar zinegilearen gainean Amaia Kultur Zentroan antolatu duten erakusketaren harira, Zabalzaren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Amaian, auditorioan batzuk, eta hitzaldi aretoan beste batzuk. Gaur Yo no soy un asesino ikusteko aukera izango da, hitzaldi aretoan.
Erakusketak irundar zuzendari handietako baten figura berreskuratzen du, haren lanak nabarmentzen diren jatorriko zenbait materialen bidez. Jose Maria Zabalza; Irundar zinezale amorratua erakusketa martxoaren 2tik apirilaren 22ra bisitatu ahal izango da, Amaia KZn, ohizko ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:00era. Gurutz Albisu, irundar zuzendariari buruzko liburuaren egilea da erakusketako komisarioa.
Auditorioan:
- Martxoak 16: 20:00etan. Suburbios (1950) 11 min.; También hay cielo sobre el mar (1955) 72 min.
- Martxoak 30: 20:00etan. Tragedia muy… muy íntima (1951) 12 min.; Entierro de un funcionario en primavera (1958) 75 min.
Hitzaldi-aretoan:
- Martxoak 7 eta 28: 19:30ean. Julieta engaña a Romeo (1964).
- Martxoak 8 eta 27: 19:30ean. Yo no soy un asesino (1963).
- Martxoak 13 eta apirilak 12 19:30ean. Homicidios en Chicago (1968).
- Martxoak 14 eta apirilak 11: 19:30ean. Camerino sin biombo (1965).
- Martxoak 21 eta apirilak 19: 19:30ean. Plomo sobre Dallas (1969).
- Martxoak 22 eta apirilak 18 19:30ean. La Furia del hombre lobo (1970).
