Antxoko Jai Batzordeak eskutitza irekia bidali die herritarrei
Deialdi berezia egin die herritarrei Antxoko Jai Batzordeak. Jaien antolaketaren gainean hausnarketa egiten dabiltza, eta herritarren ekarpenak jaso nahiko lituzkete. Hona deialdia egiteko zabaldu dute eskutitza: “Antxoko Jai Batzordeak aditzera ...
Deialdi berezia egin die herritarrei Antxoko Jai Batzordeak. Jaien antolaketaren gainean hausnarketa egiten dabiltza, eta herritarren ekarpenak jaso nahiko lituzkete. Hona deialdia egiteko zabaldu dute eskutitza:
“Antxoko Jai Batzordeak aditzera eman nahi dizue, bizi dugun egoera ekonomiko larriak gure jaien antolaketari ere eragiten diola ezinbestean. Hainbat bilera eta gogoeta egin ondoren, erabaki dugu ezin dugula orain arte bezala jarraitu, eta Sanferminak antolatzeko modua aldatu behar dugula.
Dauzkagun baliabideak hobeto kudeatzearren, Jai Batzordean oinarri batzuk prestatu ditugu; jaietan jarduerak eta ekitaldiak antolatu, eta diru-laguntza jaso nahi duten guztiek bete beharrekoak. Beraz, interesa duzuen guztiak animatzen zaituztegu, asteazkenero 20:00etan Azokan egiten ditugun bileretan parte har dezazuen.
Horiek horrela, antxotar guztiei jaien antolaketan parte hartzeko deia egiten dizuegu. Ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira.
Besterik gabe, eskerrik asko zuen arretagatik, eta jaso ezazue gure agurra”.
Antxoko Jai Batzordea
