Atzekoetatik urruntzeko aukera izango du bihar Irun Rugby Taldeak
Irun Rugby Taldeak aukera ona izango du larunbatean Euskal Ligako bigarren faseko lehen postuetan sendotu eta, liderrak huts eginez gero, lehen postura hurbiltzeko. Beltzek Getxo Artea Bren aurka jokatuko dute Faduran, 16:00etatik aurrera. Sailkapeneko...
Irun Rugby Taldeak aukera ona izango du larunbatean Euskal Ligako bigarren faseko lehen postuetan sendotu eta, liderrak huts eginez gero, lehen postura hurbiltzeko. Beltzek Getxo Artea Bren aurka jokatuko dute Faduran, 16:00etatik aurrera. Sailkapeneko azken postuan daude bizkaitarrak, 8 punturekin.
Azken bi partidetan lortutako bederatzi puntuei esker —Arratiko Zekorren aurka 3-10, eta Bilboko Unibertsitatearen aurka 32-15 irabazita, lau entseguekin—, bigarren postuan kokatu dira irundarrak, Bilbotarren atzetik. Irundarrek gainera partida bat gutxiago jokatu dute, Rioja Sport Tavern taldeak bezala. Gauzak ondo, Irun RT bigarren faseko lehen hiruen arteak sailkatuko da, igoerako play off-erako.
