Bihar eguerdian errepidea moztuko dute Jaizubia inguruan, 20 minutuz
Datorren larunbatean, martxoaren 10ean, Urdanibia auzoaren inguruan egingo den Suhiltzaileen lasterketa dela-eta trafikoa moztuko da Jaizubia hiribidearen eta Errotaundi kalearen artean, suhiltzaileen parkerantz abiatzen diren ibilgailuentzat zein kont...
Datorren larunbatean, martxoaren 10ean, Urdanibia auzoaren inguruan egingo den Suhiltzaileen lasterketa dela-eta trafikoa moztuko da Jaizubia hiribidearen eta Errotaundi kalearen artean, suhiltzaileen parkerantz abiatzen diren ibilgailuentzat zein kontrako norabidean dabiltzanentzat. Lasterketa 11:00etan hasiko da eta Jaizubia hiribidetik, hipikatik, Txingudi Ikastolatik, Errotaundi kaletik pasako da, eta, geroago, Jaizubia hiribidera itzuliko da. Adierazitako tokian egingo den mozketa 11:40tik 12:00etara bitarte egingo dela kalkulatzen da, eta 12:00etan berriro trafikora irekiko da zati hori.
Lasterketa egiten den bitartean, hiri-autobusen L-2 lineak ondorioak izango ditu bere ibilbidean. Horregatik, 11:00etatik 12:00etara, L-2ren ibilbidea Urdanibia auzotik pasa gabe iritsiko da Eskualdeko Ospitalera, eta Letxunborro hiribidetik pasako da autobusa, eta 2A lineari hiribide horretan dagokion geldialdiak egingo ditu.