Euskaraz Bizi Egunerako deia egingo du EHEk

Agerraldia egingo du gaur, hilaren 17rako deia zabaltzeko; Euskaraz Bizi Eguna Donostian izango da Oiartzun Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek agerraldia egingo du gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteko. 19:00etan izango da, Kont...

Agerraldia egingo du gaur, hilaren 17rako deia zabaltzeko; Euskaraz Bizi Eguna Donostian izango da

Oiartzun Oiartzungo EHE Euskal Herrian Euskarazek agerraldia egingo du gaur arratsaldean, Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteko. 19:00etan izango da, Kontzejupean. Helburua, egun horretarako deialdia zabaltzea da.

Donostian ospatuko dute Euskaraz Bizi Eguna, 17an. Hainbat ekitaldi izango dira: 10:30ean, hizkuntza jokabideen tailerra, San Telmon; 11:00etan, txupinazoa, kalejira eta bihurrikeriak, Bonberenea txaranga eta Porrotxekin, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak, azoka, kale animazioa eta kantu jira; herri bazkaria; 18:30ean, nazio manifestazioa»; ondoren, ekitaldia, Patxaranga Alde Zaharretik eta herri dantzak Konstituzio plazan; 21:00etan, Skakeitan, Betagarri eta 3gabe2 Trinitate plazan, eta egun osoan zehar txosna, plaza berean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.