Mari Asun Landa Saria Maite Ruiz de Azua eta Karmele Mitxelenarentzat

Julia Irazuren ibilbidea jaso du Maite Ruiz de Azuak eta Sorkun abeslariarena Karmele Mitxelenak. Bere amonaren bizipenen kontakizunaren bidez,  “maestren” ekarpena nabarmendu nahi izan du Ruiz de Azuak, eta Karmele Mitxelenak, berriz, denok ezagutzen dugun abeslariak “gizonezkoen mundu horretan egin duen lana” nabarmentzen aldera idatzi du  lana. Gaur goizean banatu dituzte sariak, Xenpelar Etxean. Mari Asun Landaren eskutik jaso dute saria Ruiz de Azuak eta Mitxelenak, eta biei idazten jarraitzeko eskatu die Landak. Errenteriako Udalaren Berdintasun  Kontseiluak antolatzen du Mari Asun Landa Saria. Aurtengoa sariketaren bigarren aldia izan da. Martxoak 8aren ospakizunen testuinguruan txertatua, sariek emakumeek herriari egindako ekarpena aitortu eta zabaldu nahi dute, kazetaritza lanen bidez. Sari banaketaren aurretik, gaur, Xenpelar Etxean bertan ikusgai dagoen Skolastika arte bildumaren erakusketaren bisita gidatua izan da. Ondoren, Elixabete Perez Gaztekuk hitzaldia eskaini du, iaz Mari Asun Landa Sarietako protagonista izan zen Joxepa Antoni Aranbarriren ibilbidean sakontzeko.

Maite Ruiz de Azua, Mari Asun Landa eta Karmele Mitxelena

Maite Ruiz de Azua, Mari Asun Landa eta Karmele Mitxelena

Julia Irazuren ibilbidea jaso du Maite Ruiz de Azuak eta Sorkun abeslariarena Karmele Mitxelenak. Bere amonaren bizipenen kontakizunaren bidez,  “maestren” ekarpena nabarmendu nahi izan du Ruiz de Azuak, eta Karmele Mitxelenak, berriz, denok ezagutzen dugun abeslariak “gizonezkoen mundu horretan egin duen lana” nabarmentzen aldera idatzi du  lana. Gaur goizean banatu dituzte sariak, Xenpelar Etxean. Mari Asun Landaren eskutik jaso dute saria Ruiz de Azuak eta Mitxelenak, eta biei idazten jarraitzeko eskatu die Landak.

Errenteriako Udalaren Berdintasun  Kontseiluak antolatzen du Mari Asun Landa Saria. Aurtengoa sariketaren bigarren aldia izan da. Martxoak 8aren ospakizunen testuinguruan txertatua, sariek emakumeek herriari egindako ekarpena aitortu eta zabaldu nahi dute, kazetaritza lanen bidez.

Sari banaketaren aurretik, gaur, Xenpelar Etxean bertan ikusgai dagoen Skolastika arte bildumaren erakusketaren bisita gidatua izan da. Ondoren, Elixabete Perez Gaztekuk hitzaldia eskaini du, iaz Mari Asun Landa Sarietako protagonista izan zen Joxepa Antoni Aranbarriren ibilbidean sakontzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.