Garaipen handi bat lasaitasunerako

Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bid...

Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Xixon Jovellanos taldearen aurka, Artalekun jokatutako Zilarrezko Mailako 21. jardunaldiko norgehiagokan. Partida jokatu aurretik sailkapeneko seigarren tokian zeuden asturiarrak, 23 punturekin, Bidasoak baino zazpi gehiago, baina irundarrek partida oso serioa egin zuten, eta azken minutuetan markagailua euren alde jartzea lortu zuten.

Jardunaldia amaitzeko Barakaldo eta Adelmaren arteko partida falta denean, Bidasoak Teucroren porrota baliatu du hamargarren postura igotzeko. Hemezortzi puntu pilatu dituzte irundarrek, —zortzi garaipen, bi berdinketa eta 11 porrot—; aurretik Alcobendas taldea dute puntu bakarrera (hemeretzi), eta atzetik Teucro bi puntura (hamasei) eta Torrelavega hirura (hamabost).

Azken urteetan baina lasaiago
Gauzak ondo, Bidasoaren zaleek denboraldi amaieran gozatzeko aukera izango dute, azken urteotako zailtasunak ahaztuz. Iraultza beharko litzateke sailkapeneko azken hiru taldeek aurrekoak harrapatu eta aurreratzeko: Badajozek hamar puntu ditu, Pozoblancok bederatzi eta Mecaliak zazpi. Zorrari eutsi ezin ziolako Toledo taldeak lehiaketa utzi zuenez, aurten bakarrik bi talde jaitsiko dira Lehen Mailara, eta normalena litzateke hiru horietako bi izatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.