Autobus batek erdialdea eta Txingudi lotuko ditu, bihartik hasita
Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak. Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”. Txinguditik eta erdietan Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta [...]
Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak.
Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”.
Txinguditik eta erdietan
Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta eta Lurraldebuseko txartela erabili daitekeela. Udaletik jakinarazi dute autobus zerbitzu horren kostoa 14.853 eurokoa izango dela.