Elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, asteburuko erasoaren aurka
Asteburuan Anzaran kalearen inguruan izandako ustezko sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, asteartearekin, gertakariaren leku berean, Anzaran kalean. Txingudi Anti Sexistak deitu du mobilizazioa, eta Irungo Udaleko Bozeramaileen Bat...
Asteburuan Anzaran kalearen inguruan izandako ustezko sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, asteartearekin, gertakariaren leku berean, Anzaran kalean. Txingudi Anti Sexistak deitu du mobilizazioa, eta Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bat egin du deialdiarekin.
Atzo elkartu ziren alderdien bozeramaileak, eta ahobatez salatu zuten gertakaria. Jose Antonio Santano alkateak dei egin zien hiritarrei, erakundeei eta segurtasun arduradunei eta “sexu erasotzaleei gerra deklaratu behar zaiela” gehitu zuen.
