Sei edukiontzi erre dituzte Trintxerpen, eta lau ibilgailu kaltetu ditu suak
Sei edukiontzi erre dituzte gauerdian Trintxerpen, eta suak lau ibilgailu kaltetu ditu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Oiartzun kalean edukiontzi bat erre dute, 00:50ak aldera. 02:30ak aldera Andonaegi eta Igeldo kaleen artean beste ...
Sei edukiontzi erre dituzte gauerdian Trintxerpen, eta suak lau ibilgailu kaltetu ditu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Oiartzun kalean edukiontzi bat erre dute, 00:50ak aldera.
02:30ak aldera Andonaegi eta Igeldo kaleen artean beste hiru edukiontzi erre dituztela jakinarazi dute, eta horrek aparkatuta zeuden hiru ibilgailuri eragin diela. Minutu batzuk geroago, Urgull kalean beste bi edukiontzi erre dituzte; horrek beste auto bat kaltetu du.
Ertzaintza gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari da.
