Euskaldarrak Elkartearen gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira norgehiagoka
Euskaldarrak Elkartearen gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira norgehiagoka
Datorren astelehenean hasiko da Euskaldarrak Elkartean Gastronomia Erakusketaren hogeita zazpigarren aldia, eta bertatik pasako dira Oarsoaldeko 24 elkarte, platerarik goxoena prestatzeko lehian. Elkarte horietatik hamasei Errenteria-Oreretakoak dira, lau Pasaiakoak, bi Lezokoak, eta bi Oiartzungoak. Parte hartzaileek egun gutxiago izango dituzte aurtengoan, hilaren 29an deitutako greba orokorrarekin bat egingo dutelako antolatzaileek. Irabazleak, berriz, hilaren 31n Euskaldarrak Elkartean egingo duten afarian ezagutaraziko ditu epaimahaiak. Euskaldarrak Elkarteko Gastronomia sailak eskerrak eman dizkie erakustaldian parte hartuko duten elkarte guztiei eta baita laguntzaileei ere.
