“Mendi zeharkaldi historikoa” antolatu du Bixi Bixik iganderako
08:00etan Bixi Bixi elkartearen egoitzan bildu eta handik autobusez Hondarribira joango dira. 08:30ean Enrike Lekuona historialariak Nafarroako Erresumarena izan zen Hondarribiko gazteluaren historiaren inguruko xehetasunak azalduko ditu. Ondoren Guadalupera abiatuko dira eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Jaizkibel barrena. Donibaneko Piedadean egingo dute hurrengo geldialdia, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko. Hamaiketakoa egin ondoren, txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. Han Mikel Enparantzak bertako gazteluak izan zuen garrantzia kontatuko die txangoan bildutakoei. Paseo Berrian bazkaltzen emango diote bukaera zeharkaldiari. Haurrentzako ibilaldi berezia ere antolatu dute. Txikienek Zurriolatik Urgullera joango dira, Bixi Bixiko kideen laguntzaz, beren guasoek ibilaldi luzea egiteko aukera izan dezaten. Helduen ibilbideak lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteerarako aldez aurretik izena eman behar da, Itziar tabernan edota Bixi-Bixi elkartean. Haurrek ez dute ordaindu behar, eta helduek 10 euro ordaindu behar dute.
08:00etan Bixi Bixi elkartearen egoitzan bildu eta handik autobusez Hondarribira joango dira. 08:30ean Enrike Lekuona historialariak Nafarroako Erresumarena izan zen Hondarribiko gazteluaren historiaren inguruko xehetasunak azalduko ditu. Ondoren Guadalupera abiatuko dira eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Jaizkibel barrena. Donibaneko Piedadean egingo dute hurrengo geldialdia, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko. Hamaiketakoa egin ondoren, txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. Han Mikel Enparantzak bertako gazteluak izan zuen garrantzia kontatuko die txangoan bildutakoei. Paseo Berrian bazkaltzen emango diote bukaera zeharkaldiari.
Haurrentzako ibilaldi berezia ere antolatu dute. Txikienek Zurriolatik Urgullera joango dira, Bixi Bixiko kideen laguntzaz, beren guasoek ibilaldi luzea egiteko aukera izan dezaten.
Helduen ibilbideak lau ordu eta erdiko iraupena izango du.
Irteerarako aldez aurretik izena eman behar da, Itziar tabernan edota Bixi-Bixi elkartean. Haurrek ez dute ordaindu behar, eta helduek 10 euro ordaindu behar dute.

