Atzeratu egin dute bakeari buruzko jardunaldien bigarren saioa
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi jardunaldiak antolatu ditu bihar eta hilaren 23rako. Biharko saioak aurrera jarraitzen du, baina ez, ordea, hilaren 23koak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute. Bertan, eskualdean i...
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi jardunaldiak antolatu ditu bihar eta hilaren 23rako. Biharko saioak aurrera jarraitzen du, baina ez, ordea, hilaren 23koak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute. Bertan, eskualdean indarkeria pairatu dutenak ziren gogoratzekoak.
Biharko hitzaldian, berriz, askotariko erlijio eta ideologietako pertsonak bilduko dituzte, eta indarkeriaren aurrean nolako portaera izan duten aztertuko dute. Konpromisoetara ailegatzen ere saiatuko dira.