Iñigo Lavado sukaldari irundarra Chef Millesime sariko finalerako sailkatu da
Iñigo Lavado sukaldari irundarra aurtengo Chef Millesime sukaldaritza sariko finalerako sailkatu da. Atzo egin zuten sailkapen proba, Donostian, eta epaimahaiak hiru sukaldari hautatu zituen finalerako, Ruben Trincado donostiarra, Alvaro Garrido bilbo...
Iñigo Lavado sukaldari irundarra aurtengo Chef Millesime sukaldaritza sariko finalerako sailkatu da. Atzo egin zuten sailkapen proba, Donostian, eta epaimahaiak hiru sukaldari hautatu zituen finalerako, Ruben Trincado donostiarra, Alvaro Garrido bilbotarra eta Lavado. Sailkatze proban ehun lagunentzako bazkari bat prestatu behar zuten, eta kokotxak eta muturrekin osatutako menua egin zuen irundarrak.
Maiatzaren 28an egingo dute Chef Millesime sariko finala, Madriden.